XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abakoa. Koloma baten kapitela errematatzen jarri ohi den pieza prismatikoa.

Horrekin zabalera handiagoa ematen zaio kolomari eta, beraz, indar gehiago arkitrabeari edo gorputz molduradunei gainean eusteko.

Abatimendua. Ik. Eraispena 1.

Abatitu. Ik. Eraitsi 1.

Abiaburua. Ik. Abioa.

Abiapuntua. Ik. Abioa.

Abioa. Sin.: Abiaburua 1. Eskailera batean arrapala hasten deneko harroina, eskaileratan gora hasteko lehen maila izaten dena.

2. Ganga baten edo, bereziki, arku baten hasiera edo jaiogunea, hau da, janbaren eta arkuaren arteko pasaera egiten duen zatia.

Abramsen konoa. Hormigoiaren kontsistentzia neurtzeko balio duen aparatua.

Funtsean molde tronkokoniko bat izaten da, zeina neurtu beharreko materialarekin betetzen bait da konoaren forma har dezan.

Gero berriro hustu eta hormigoi-tontorra zenbat jaisten den neurtzen da, gehiago edo gutxiago jaisten bait da bere kontsistentziaren arabera.

Absidea. Eliza baten burualde edo atzeko fatxadan kokatutako zatia, jeneralean planta erdizirkularrekoa eta batzutan poligonalekoa, labe-gangaz estalia, jatorrian ekialdera begira jartzen zena presbiterioarentzako toki bezala.

Absidioloa. Absidean edo girolan irekitako kaperek hartzen duten izena.

Adabegia. Egurraren akats bat, enborraren kanpokaldetik azal daitekeena ala ez, eta sortu, lehortutako eta eroritako ala moztutako adarrengatik sortzen dena.